XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diegok esku-keinu batez eman zion erantzuna, baietza emateko era ganorabako samarra, baina inork ez zion kargu hartu horregatik.

Generala, bere eserleku zabalean hankak gurutzatuta, hizketaldian sartzeko gogoaz zegoen, eta bere puruari atxiki bat eman zion, kea indarrez urrunduz, atentzioa deitzeko bezala.

- Eta jakin al daiteke nolako izena jarriko diozun fabrika berri horri?

Diegok eskuan zeukan koñakaren kobre eta urre islada beroei begiratu zien, erantzuna eman zuen bitartean.

- La Marianita.

Izen hark berriro aztoratuta utzi zituen lau gizonak.

Erreflexurik azkarrenak izan zituena gobernadorea izan zen, abilezia handiz lerratu baitzuen solasaldia gertaera politikoetara.

- Gutxik dakiten zerbait adierazi behar dizuet orain hasi zen, irribarre zabala eginez bibote iletsuaren azpian; Cienfuegos eta bere sei laguntxo atxilotu ditugu.

- Gaur bertan.

Beste hiru gizonek bozkario-seinale nabarmenak egin eta zorionak eman zizkioten Márquezi.

- Bazen garaia atera zuen untzi-jabeak.

- Barkatu Márquez, baina egia da.

- Ez dakit zeren zain zegoen gobernua Iraultza-Batzarreko gaizkile zital horiek harrapatzeko!

- Gauza bakoitzak bere denbora behar du, adiskide Francisco, baina pazientziarekin dena iristen da.

- Agindu garbiak ditugu: independentziaren aldeko saio guztiak sustraitik bertatik moztu behar dira.

- Gerla-kontseilua egingo zaie, eta piketearen aurrean amaituko dute.

- Eta ez dira lehenak izango!

- Badakizue, bihar fusilatu behar dituzte orain dela bi aste kanposantura sartu eta Felipe Marredo kazetariaren hilobian Koroaren kontrako zikinkeriak ipini zituzten zortzi ikasleak.

- Zigor ikaragarria umekeria bat egiteagatik!iritzi zion Zuviríak.

- Bai, baina horrela eskarmentua hartuko dute, bai horiek eta bai beste batzuek ere.

- Ez al zaizu iruditzen, Hualde jauna?

Diegok baietsi egin zuen buruaz, eta lehor erantzun: